Shiraz hirira heldu nintzen bart. Aurretik Yazd-en izan nintzen. Hiriaren parte berria ez zen politegia, baina alde zaharrak 1800 urte inguru ditu, buztin eta lastozko etxeak dira, eta ikusteko kuriosoa zen. Hiria ez da oso handia, eta horregatik ziurrenez ni bezalako nahiko giri ikusi ditut.
Afaria hotel baten terraza batean egin nuen, argiztaturiko mezkita batetik berrehun bat metrora. Benetan leku polita eta lasaia, eta afaria oso ona (gamelu gisatu bat, babarrun gorriekin, arrozaz lagunduta). Afaria bukatutakoan ur pipa erretzeko itxaron behar izan nuen, antza polizia sartuz gero eta pipa ikusia, hotela hilabeterako itxi ziezaieketen. Gauez beranduago antza ez ziren polizia etorri zitekeenaren beldur. Beraz orain arteko qolyan honena eskaini zidaten, menta zaporekoa, eztarria zabaltzen zuena. Primerakoa.
Atzo berriz ere autobus batean sartu eta Shirazera. Gidariaren laguntzailea oso jatorra zen, eta nahiz eta ingelera oso gutxi hitzegin, bidaia erdia berarekin egin nuen, erretzen eta tea edaten. Autobusean ezin zen erre, baina gidariak eta laguntzaileak erre zezaketen, eta beraz nik, gonbidatu bereziak, erre nezakeen ere.
Heldu nintzenerako afaldu eta lotara joan besterik ez nuen egin nahi. Baina pipa bat bilatzea halabeharrezko bilakatzen ari da, eta lonely planeten argibideak jarraituz, taska batean sartu nintzen. 'El Pavon del Qolyan' izendatu genezakeen. 15 bat mahai zahar, dekorazio bakarra argazki batzuk horman, eta 30 bat gazte (baita zahar pare bat ere) tea hartzen eta qolyan erretzen. Ez zuen ematen nire presentziak inor izorratzen zuenik, eta beti bezala ingelera apur bat hitzegiten zuena niregana hurbildu zen, konpainia egitera.
Berriz ere Irango kontradikzioak: Yazd-en hotel bat ixteko arrazoia zena, Esfahanen teteria guztiak ixteko arrazoia izan omen zena, hemen aske, eta Jomeini eta Jamenei-ren argazkien aurrean gainera.
Inscription à :
Publier les commentaires (Atom)
3 commentaires:
KAIXO CALVITO
zure blogean sartzen naizen lehen aldia da eta zure lehen eguneko tira birak besterik ez ditut irakurri...lanetik eskakeatzeko egun zaila da gaurkoa.
Espero dut ramadana laister bukatzea edo bukatua izatea...la liarán parda después de reprimirse tanto no?
Parkeen asunto interesgarria iruditu zait, suposatzen dut oso parke naturalak izango direla...atara argazki asko!!!
Bueno, gaur arratsaldean entsaiatzeko geratu gara aspaldiko partez eta entsaioa baino lehen alexengana noa a ke me machake un poco con su manazas...
Ondo segi eta laister arte
JOSUA!! kaixo!
Aurreko komentarioen arian, ulertzekoa da gobernu islamikoaren limitazioez nazkatuta egotea, baina hori ta amerikar sistema eredutzat hartzea ere. hau mundua hau. tristea.
musu pilo!
arrazoia duzu bai, nahaski, tristea da, eta ziurrenez ez dute ikusten eebb-en eredu liberala ezartzeak ekarriko liekeen eragina. Baina normala da hauen "askatasuna" desiratzea, hain daude hemen erreprimituak... Nire hurrengo postean gai honi buruz arituko naiz, Shirazen ikuspuntua zabaldu zidan norbait ezagutu bainuen.
Enregistrer un commentaire