samedi 6 octobre 2007

Iran - bidaiaren aurretik

Aupa guztiok! Bihar, 2007ko urriaren 8a, Teheranera joango naiz, diruak ematen badit hiru aste iraungo duen bidaia batean. Nire asmoa herria ezagutzea da, hitz egin nahi didan ororekin hitz egin, bertakoen ikuspuntuak entzun. Horretarako, eta abiapuntu bat izateko asmoarekin, azken asteotan bertako historia eta gizarte eta politika garaikidea aztertzen dituzten zenbait liburu eta web orri begiratu ditut.
Astirik eta gogorik izanez gero, bidaian zehar aurkitzen dudanari buruz idatziko dut blog honetan. Zuen parte-hartzea eskertuko nuke, nire kontakizunak eragin ditzakeen iritzi eta galderak erantzun nahi nituzke eta blog hau elkarrizketa bilakatu.

2 commentaires:

nahaskia a dit…

Bidai on! barbudo!

Anonyme a dit…

etxean bezala egongon zara, taliban! hori bai, kontuz haiek kriston buztana daukate eta... ergi ibili eta idatzi asko